EIO eta Derbyshire City and County Youth Orchestra bira

Teatro Arriaga, Bilbao

Walton: Orb and Sceptre
Elgar: The Wand of Youth, Suite No. 1
Guridi: Sinfonia Pirenaica

Euskadiko Ikasleen Orkestra (EIO Orkestra) Euskal Herriko musika eskola guztietako 19 urtera arteko ikasleek osatutako musika errealitatea da. Gaur egun, Jon Malaxetxebarria da bertako zuzendari musikala. Kontzertu honetan, The Derbyshire City & County Youth Orchestra izango dute lagun agertokian, antzeko ezaugarriak dituen formazio britainiarra. Truke esperientzia eder bat eskainiko digute (EIO Orkestra ere Ingalaterrara joango da, bertan jotzera), eta, batez ere, hitzordu musikal handi bat.

informazio gehiago