Biografia

jonmalax-bio

Gernikan jaioa, Ingalaterran eta Espainian garatzen da nagusiki bere orkestra zuzendari ibilbidea. Ingalaterran Manchester Camerata, Liverpool Mozart Orchestra, Crosby Symphony Orchestra, Sheffield Philharmonic Orchestra, Hallam Sinfonia, North Staffordshire Symphony Orchestra, Derbyshire City & County Youth Orchestra eta bera zuzendaritza irakasle deneko Leeds College of Music Chamber Orchestra eta Wind Band zuzendu ditu besteak beste. 2013an Japoneko bira egin zuen Derbyshire County Youth Band bandarekin. Jon Malaxetxebarria Solihull Symphony Orchestraren zuzendari titularra da 2013az geroztik.

Estatu mailan Radio Televisión Española, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Euskal Herriko Orkestra Sinfonikoa, Orquesta Filarmónica de Málaga, Oviedo Filarmonía, Orquesta Sinfónica de Extramadura, eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoa Iruñeko Orfeoiarekin batera ere zuzendu ditu. 2016 urtetik Jon Euskal Herriko Ikasleen Orkestrako zuzendari titularra da.

Musika garaikidearen zale amorratua da Jon, eta, besteak beste, Simon Dobsonen tronboi kontzertuaren mundu mailako estreinaldia zuzendu zuen (BBC Radio 2k emititu zuen).

Chicagoko Roosevelt Unibertsitatean Dale Clavengerrekin goi-mailako trompa ikasketak egin ostean, 2010ean Jon Manchesterrera joan zen Royal Northern College of Music kontserbatorioan zuzendaritzako master-ikasketak egitera, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza Sailak emandako beka bati esker. Ikasketa hauek bukatzearekin batera, zuzendaritzaren Mortimer Furber saria irabazi zuen eta JuniorRNCM kontserbatorioan irakasteko lanpostua eskaini zioten.

Gertuaneko proiektuen artean opera asistentzia bi aurkitzen dira. Bartzelonako Liceo Antzokian Verdiren Luisa Miller produkzioan eta Madrileko Teatro Realean Belliniren Il Pirata operan aritu izan da zuzendari lanetan.

Jonen biografia deskargatu