Albisteak

Arrakasta Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin eskeinitako kontzertuetan

Jon Malaxetxebarriak kritika onak jaso zituen Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin eskeinitako kontzertuetan.

“Edward Elgarren Enigma Bariazioak aproposa da zuzendari baten gaitasuna frogatzeko izaera desberdinetako erretratuak egiten baititu. Jon Malaxetxebarria zuzendari gazteak irakurketa zehatza eta interpretazio klasikoa egin zuen bere eskuetan oso ondo jo zuen orkestraren aurrean. Partituraren gora-beherak eta orkestraren kontrola izan zituen, eta baita musikarien errespetua ere. Gure ustez, handia izateko oinarriak finkatu ditu, esperientziak eta lanak ematen duen heldutasunaren esperoan.” (Jesús Mari Begoña, Berria)

“Malaxetxebarria se defendió ante el enorme reto que supone centrarse en la individualidad de cada variación sin que el conjunto acabe perdiendo en coherencia interna, demostrando buen tacto para las grandes líneas melódicas.” (Asier Vallejo Ugarte, Klassikbidea)

Irakurri kritika hemen (Berria)

Entzun Jonen Elkarrizketa gazteleraz Radio Euskadiko Boulebard saionan

Jon Malaxetxebarriak Bilbao Orkestra Sinfonikoaren denboraldian zuzenduko du azaroan

Azaroaren 13 eta 14an Jonek bi kontzertu eskeiniko ditu Bilboko Euskalduna Jauregian. Aurtengo deboraldiaren “Enimak eta Kontairak” lemaren inguruan, kontzertua Jesus Guridiren “On Kixoteren abentura bat” olerki sinfonikoarekin hasiko da, Elgarren “Enigma” bariazioekin bukatuz. Informazio gehiago

Jon Malaxetxebarriak Rimsky-Korsakovek idatzitako Sherezade pieza zuzenduko du Bizkaian

BOSen ohiko kontzertu didaktikoetan, Jon Malaxetxebarriak Sherezaderen historio magikoei bizia emago die musikaren bidez, eta narratzailea Belen Otxotorena izango da. Kontzertu hauek 7-10 urteko umeei zuzenduta daude, eta maiatzaren 22, 23, eta 24ean eskeiniko dira Bilboko Juan Crisostomo kontserbatorioan eta Eukalduna Jauregiko A1 aretoan.

Informazio gehiago hemen.

Jon Malaxexebarriak ‘Last Night at the Solihull Proms’ delakoa eskainiko du

Joe Tildesley, Solihulleko alkateak, Last night at the Solihull Proms kontzertua eskaintzen dizue Maiatzaren 11n Bushell Hall aretoan. Solihull Orkestra Sinfonikoa, Solihull Koral Sozietatea, eta Solihull eskolako kapera korua izango dira parte hartzaile. Musika maitaleentzat galdu ezinezko gaua izango da.

Informazio gehiago hemen.