
Gernikan jaioa, Jonek hainbat orkestra zuzendu ditu, musika barrokotik garaikidera doan errepertorio sinfoniko eta operistikoan bere moldagarritasuna erakutsiz. Zuzendu dituen orkestren artean Orquesta Radio Televisión Española, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Oviedoko Filarmonika, Extremadurako Orkestra Sinfonikoa, Manchester Camerata, Liverpool Mozart Orkestra, Crosby Symphony Orkestra, Sheffield Philharmonic Orkestra eta Malagako Orkestra Filarmonikoa aurkitzen dira.
Gaur egun, Jon Sheffieldeko Hallam Sinfonia orkestraren Zuzendari Musikala da, eta kargu bera izan du Euskadiko Ikasleen Orkestran (EIO) eta Solihull Orkestra Sinfonikoan.
Musika garaikidearekiko konpromiso handia erakutsiz, Jonek Simon Dobsonen Tromboirako Kontzertua estreinatu zuen Peter Moore eta RNCM Brass Bandekin, BBC Radio 2 katean emititua izan zen kontzertua. Era berean, Saturraran euskal opera estreinatu zuen Bilboko Arriaga Antzokiarekin elkarlanean, eta Bilboko Orkestra Sinfonikoa zuzendu zuen Musikaste musika garaikidearen jaialdian.
Opera arloan, Jonek J.C. Arriagaren obren produkzioa zuzendu zuen Arriaga Antzokian eta zuzendari laguntzaile izan da Bartzelonako Liceu eta Madrilgo Teatro Realen. Bertan Il Pirata eta La Sonnambula (Bellini), Luisa Miller (Verdi), Jeanne d’Arc au bûcher (Honegger) eta Maria Stuarda (Donizetti) produkzioetan aritu da lanean Maurizio Benini eta Juanjo Mena maisuekin.
Jon zuzendaritzako ikasketen irakaslea da Donostiako Musikene kontsebatorioan, eta kargu berean lan egin du Junior RNCM eta Leeds Conservatoire-n.
Dale Clevengerrekin Chicagoko Roosevelt Unibertsitatean tronpa ikasketak egin ondoren, Jon Manchesterrera joan zen 2010ean Royal Northern College of Music-en orkestra zuzendaritzako ikasketak egitera. Ikasketak amaitu ondoren, Mortimer-Furber Zuzendaritza Saria jaso zuen.